1. espioitza gutuna (1595)

Irakurtzeko giltzak

Jauna, erremerziatzen dizut zegei [?] zure mesedeak hainbertze kuidado baitu nizaz. Hemen berri batzuk ditugu: aments niri partikularki adiskide batek igorri dit Errege Frantziakoak eman duela bataila duke de Umenaren eta espainolen kontra, Errege zauri dela, eta musde Anbila, Frantziako Kondestablearen[1] anaia baita hura. Hil anitz bi aldeetarik, hamasei mila, baratu dituzu kanpoanBarbera Bordelera baita, jin denean zure mesedea abisaturen dut. Halaber suplikatzen natzaizu aztore pare bat nahi didazún xerkatu neure diharuan.

Charles de Lusse.

Musde Gisa eta Agaramonteko jauna hil dira anitz bertze printzipalekin. Errege[k] irabazi bataila. Baionara dira Bordeleko kontseilerak. Urkagai dute hango bortz traizioan kontsentak; anitz dela bertzerik ere diote. Letra hau eskribatuz geroz entzun dut duke de Umena ere hil dela.


[1] Henri I de Montmorency, Frantziako Marexal, Frantziako Kondestable, Damville-ko jaun eta Montmorencyko dukea.

Ikus jatorrizko grafian