Adizki laburrak

A) Idatzizko forma laburrak

EDIN + KE

daite = daiteke
Bertze nazio orok uste dute ezin deus ere eskriba daitela lengoaia hartan.
Bertze erran ahal daitenik bat ere bezain Jainkoaren hitzaren errezibitzera behatu gaitzetako eta errebel erakutsi izanik.

neinte = ninteke
Merezi onez arintasunez akusa ahal neinte, baldin neure ausartgoa honez zerbait eskusa bederen eman ez baneza.

leite = liteke
Ene manera halako bazen ere non ez baitzuen irudirik ere zure humanitatea sekula enegana hel ahal leitela.

EGON

nagoka = nagokio
Zure Maiestateari suplikamenduz nagoka dena onetakotz otoi errezibitu nahi duzun.

nagozu = nagokizu
Otoiez nagozu.

IKUSI

nekuson = nekuskion
Neure buruari kasik gogonahiaz eta probetxu egiteko desiraz bertzerik ez nekusolarik.

 

B) Ahozko kontrakzioak

Ez dira jaso testuetan.

badazagut /bazaut/
Durangoko jendea badazagut: judizio gutxizkoa da gehiena.

badoa /boa/
Orain ere zerbait badoa.

nagozu /nauzu/
Otoiez nagozu, egin ezazu gure proposean ordena dén.