Andramendiko idazkiak: irakurtzeko giltzak

Aoristoa

jaso zegiten = jaso zezaten = jaso zuten
bazesan = esan zezan = esan zuen
bazeson = esan ziezaion = esan zion

Subjuntiboko adizki trinkoak

leman = eman lezan/zezan
letorrela = etor ledin/zedin

* Hasierako l- aurrizkia zehar-estiloaren adierazle da menpeko perpaus konpletiboetako adizkietan, iraganeko testuinguruetan:

Bazesan eze bere arma zaharrak hautsita letorrela bere ahaide nagusi Ibargoiengoaren aurrean
= Esan zuen ezen bere arma zaharrak hautsita zetorrela bere ahaide nagusi Ibargoiengoaren aurrean

Bestelakoak

-gaz/-rekin … -ren artean = -ren eta -ren artean:

Aramac Ubillos-gaz Romirotx Ihartukoaren artean
= Aramac Ubillos-en eta Romirotx Ihartukoaren artean

 

Referentziak


Ikus PDF 1954 – Mª Milagros Bidegain eta Luis Michelena, “Las escrituras apócrifas de Andramendi”, ASJU I, 5-24.
Ikus PDF 1964 – Luis Michelena, “Escrituras de Andramendi”, Textos arcaicos vascos, Minotauro, 158-161. Madrid.
 Ikus PDF 2006 – Julen Arriolabengoa Unzueta, “Andramendiko eskriturak”, Ibarguren-Cachopín Kronika. Edizioa eta Azterketa, EHUko Argitalpen Zerbitzua, 233-239.
Ikus PDF 2008 – Julen Arriolabengoa Unzueta, “Los textos vascos en la Crónica Ibarguen-Cachopín”, Monumenta Linguae Vasconum proiektua (2002-2008). Sei urte ikerketan (mintegia), 10-14, EHU. Gasteiz.