Andramendiko idazkiak (XVI. m.)

 

Irakurtzeko giltzak Ikus jatorrizkoa

Oharra: jatorriko eskuizkribuan, euskarazko testuak gaztelaniaz daude esplikatuta. Gaztelaniazko bertsioa ikusteko, sakatu ↓ paragrafo bakoitzaren azpian.

I

Andramendiko jauregian, bagilaren hemeretzi egungarrenean, gure Jaunaren urte igaroak bortzehun hirurogeita lau, lekuan dagoz batuta, burua izanik, Ontzalu Ontzaluitz[1], gero gehiago Ontzalu eta Lope eta Otxoa, horren semeak, ezkutari askogaz, egitekoz bakeak Aramac Ubillos-gaz Romirotx[2] Ihartukoaren artean.

Jaunok agindu, eta Ubillos eta Ihartuak ulertu; berehala, apa-laztan, elkar biek hartu dute guztion amorean sekulako, gizon gaizto herri-igorretsi banimendatua haren borondatearen pean: hala jaso zegiten euren kaltetzat.

II

Andramendiko jauregiaren aurreko ariztian, elizaren aldean, garagarrilaren hogeita bortz egungarrenean, dira igaro gure Jaungoikoaren jaiotza-urterik zazpi eta ehun berrogeita zortzi, aurrean daudela oinen gainean Otxoa Ontzaluitz, burua dela, haren hurrengo, anaia laztanak, Antso, Joan, Ontzalu, bai gehiago hauen behean, ezkutaririk asko dardo-bakoitzak.

Euren batzarrean, etorri zen aurki atetirean Eneko Pagoetantaiko, bere arma-gezi berriakaz. Bazesan eze bere arma zaharrak hautsita letorrela bere ahaide nagusi Ibargoiengoaren aurrean, egin zion atsekabe handiagatik; hari utzita letorrela hona, gura duela harena izan, Ibargoiengoak leman artean berea.

Guztiok hartu dute beretzat oraindanik betiko. Eneko Pagoetantaiko da atsegin, eta bazeson, bere nagusiari legez: «Otxoa Ontzaluitz, agur, agur».


[1] Ontzalu Ontzaluitz: Gaztelaniaz, “Gonzalo González”.
[2] Romirotx: agian, Romiroitz patronimikoa (= “Romiroren semea”).