Beltran Etxautzen gutuna (1584)

Irakurtzeko giltzak

Ene anaia jauna,

Honekila hirurgarrena dukezu eskribatu dizudala. Batez ere arraposturik ez dizut ukan, zoinez pena baitut, zure berri onen jakin gabeaz, bai eta, halaber, aitaren eta amarenez. Hemen ahal bezala nauzu: hortik jalgiz geroz, zamariak pentsarazten dizkidazu, nituen arropa guziak higatu baititut, eta ez naizu pagatu nahi. Konjit galdegin diozut eta erran didazu konjit de gascon nahi dudanez, hura emanen didala. Bertze zerbitzariek orok utzi dizute, eta bat ere ez dizu pagatu nahi ukan. Seguratzen zaitut ezi gizon terrible bat dela. Gutun hau daramana etxeko zerbitzari bat duzu. Otoi egiten dizut zure berri onen eta aita-amenez eskribatzeaz, zoin baita gauza desiratzen dudana. Lehiaz ez dizut eskribaten luzazago; fin egiten dizut presenteko honezaz, Jainkoari otoi egiten diodala zauzkán osorik eta alegerarik bere grazia sainduan, eta ni ere halaber zurean.

Adio. De S. Piarre de Oloron, noben. 8.ean, urtez 1584.

Zure anaia leiala eta on desiratzen dudana eta zerbitzu egitera obedient datena ni naukezu.

Beltran Etxautz

 

Ene eskusak, otoi, aitari eta amari igor itzazu ahalik eta hobekiena.

Ikus jatorrizko grafian