Etxepareren eskaintza (originala)

Erregueren aduocatu videzco eta nobleari virthute eta hon guciez complituyari bere iaun eta iabe Bernard Leheteri bernard echeparecoac haren cerbitzari chipiac gogo honez goraynci baque eta ossagarri. Ceren bascoac baitira abil animos eta gentil eta hetan içan baita eta baita sciencia gucietan lettratu handiric miraz nago iauna nola batere ezten assayatu bere lengoage propriaren fauoretan heuscaraz cerbait obra eguitera eta scributan imeitera ceren ladin publica mundu gucietara berce lengoagiac beçala hayn scribatzeco hon dela. Eta causa honegatic guelditzen da abataturic eceyn reputacione vague eta berce nacione oroc vste dute ecin deusere scriba dayteyela lengoage hartan nola berce oroc baitute scribatzen beryan. Eta ceren oray çuc iauna noble eta naturazcoac beçala baytuçu estimatzen goratzen eta ohoratzen heuscara çuri neure iaun eta iabia beçala igorten darauritzut heuscarazco copla batzu ene ignoranciaren araura eguinac. Ceren iauna hayec iqhussiric eta corregituric plazer duçun beçala irudi baçautzu imprimi eraci diçaçun eta çure escutic oroc dugun ioya ederra Imprimituric heuscara orano içan eztena eta çure hatse honetic dadin aitzinerat augmenta continua eta publica mundu gucietara eta bascoec bercec beçala duten bere lengoagian scribuz cerbait doctrina eta plazer harceco solaz eguiteco cantatzeco eta denbora igaraiteco materia eta ginen direnec guero duten causa oboro haren abançatzeco eta obligato guiren guciac geyncoari othoyz eguitera dizun mundu honetan prosperoqui vicia eta bercian parabiçuya. Amen.