Helburuzko perpausak

Helburua adierazten duten atzizkiak

-TZAT

Ez zait niri eman zure laudorien aipatzez hain aitzina abantzatzea, haietango klaritatea neure mintzatzeko insufizientziaz ilun ez dezadantzat.

Helburua iragartzen duten partikulak

ZEREN + subjunktiboa

Zeren ledin publika mundu guzietara bertze lengoaiak bezala hain eskribatzeko on dela.

Zeren, jauna, haiek ikusirik eta korregiturik plazer duzun bezala, irudi bazaizu, inprimaraz ditzazun eta zure eskutik orok dugún joia ederra, inprimaturik euskara, oraino izan ez dena, eta zure hatse onetik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek, bertzeek bezala, dutén bere lengoaian eskribuz zerbait doktrina eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora iragateko materia, eta jinen direnek gero dutén kausa haboro haren abantzatzeko, eta obligatu garén guziak Jainkoari otoitz egitera dizún mundu honetan prosperoki bizia eta bertzean paradisua.