Juan Zumarragaren gutuna (1537)

Irakurtzeko giltzak

Orain, bada, ene arreba dontsua, hala izango zara paradisuan, elkar dakusgula.

Bidaltzen dizkizut Sancho Garciarekin ―honen izenean doazela― gogoangarriak: plater bi, jarra bat, kalderetatxo bat eta taza konteekin. Alaba horrendako, horren esposo honek bidaltzen dizkio urre-katea eta lau eraztun eta joiela; hiru ohe onak. Lepatrapu galant hori nik [bidaltzen diot] liburuekin, eta aulkiak eta oheak ere.

Bai, gutxika-gutxika Maria Ruizen ajuar hori beteko dugu hemengo gauzekin. Hobetuko eta ondratuko dugu Muntsaratzeko etxe hori eta zure alabaren hori. Koilarok ere onak dira. Guztiokin, atsegin hartuko du zure arima dontsu horrek aporta badaitez horra ―gisa onean behin, etxe horretara eta zure boterera. Eta, ene iritzian, hobe da guarda daitezen isilik horko mihiongatik, zeren mila bider gehiago dela den baino esango dute. Inbidiak aurki esango behar ez diren gauzak. Durangoko jendea badazagut, judizio gutxizkoa da gehiena. Pare bat kasulla eta frontal bi doaz orain. Joango dira gehiago. Horko elizaren ere gomuta izango gara, Jaunak bizitza ematen digula.

Orain, bada, ene arreba, fraideon ostatu hori. Zure alabaren etxe jausi horri urgatzi behar diogu, eregi behar dugu zuk eta nik, neba-arrebok: jausirik dago. Zure alaba da horren zimendurik onena. Gure loba hau ere gizon prestu egin da, asko irabazten du, eta nik borondate onez emango diet, edola ere, garia errenta. Ene borondatea da hogeita hamar edo berrogei mila marabedi errenta dutéla fraide bekatariok akogatzeko. Orain zeuk, ene arreba, behar duzu hartu errenta edireteko ardura; nik, berriz, bidaltzeko. Mila dukat bidaliko ditugula urte honetan nik uste. Orain ere zerbait badoa; hartuko dute […]zatako beldurrarren, ez gehiago; eta isilik daramatzate maistruok, hirurehun bana. Memorian daramatzaten gauzak erosita, gainekoarekin akudi dakizkizula zuri; hala eskribitzen diot Urtiri Sevillara.

Alegera bedi zure bihotz garbi hori, andrea zara eta bakarrik. Zeruetako Jauna izango da zure faborean. Muntsaratzeko etxe hori hobeto dago, eta herri hori ere bai, zeruko Jaunarekin eta bere andre naturalarekin. Olok ere gida bitez ondo. Edola ere, inoren azpian egongo edo jausiko ez zara diruagatik. Zeuk izango duzu behar dena zeuretako eta besteendako ere. Esportza bedi zure bihotz noble hori. Hobeto laguntzen zaituztela Muntsaratzeko seme leialok entzuten dut: eskerrik asko dizkiet. Ene goraintziak eman bitez, eta hala eta oraindo hobeto dagitéla honerik aurrera guztiok. Etxe hori behar dugula adelantatu.

Ikus jatorrizko grafian