Juan Zumarragaren gutuna (originala)

Orayn bada ene arrebea deunczua alaan yçango çara paradisuan alcarr dacuscula.

Bidaletan deusudaz an S° garcja gaz onen yçenean doaçala gogoan garrjac. plater bi jarra bat calderetachu bat eta taçea conteacaz alaba orrendaco orren esposo onec bidaletan deusaz urra catea eta lau erestun ta joyela. yru oe onac. lepatrapu galantorj nic liburuacaz eta aulquiac eta oeac pere. bay guichica guichica maria Rujzen axoarorj beteco dogu ebeco gauçacaz obatuco ta ondraduco dogu munçarasco eseorj eta çure alabaren orj. goilaraoc bere onac tira guztiocaz asegujn artuco dau çure arjma deunsu orrec aportabayte orra guisa onean vein ese orretara eta çure podrera. eta ene erechian oba da goarda ditean exilic, orco mjiocaytj çerren mylla bider gueyago dala dan baño esango dabee ynbidiac aurqui esango bearr ez tirean gauçaac. durangoco gentea baçaut juizio guichizcoa da gueyaena. pare bat casulla eta frontal bi doaz orayn. Joango dira gueyago. orco elexaen bere gomuta yçango gara Jaunac biciçea emayten deuscula. orayn bada ene arrebea fraydeon ostatuorj çure alabaen ese jauxi oRi vrgaçi vear deusagu: ereguj bear dogu çuc eta nic neba arrebaoc. jauxiric dago, çure alabea da orren çimjenturic onaena. gure llobau bere gujçon prestu eguin da asco yrabaztendau eta njc borondate onez emongo deusteet edolaan bere garia errenta. ene borondatea da ogueta amar edo berroguey mila marabjdj errenta davela frayde becatarioc acoguetaco. orayn çeuc ene arrebea bear doçu artu errentea erjdayteco ardurea, nic varriz bidaletaco. mjlla ducat bidalduco ditugula vrte onetan njc vste: orayn vere cerbayta voa, artuco deue (… )çataco bildurrarren[1] ez gueyago, eta exilic daroaez maestruoc yrureun bana. memorjan daroaeçan gauçac erosita ganecoagaz acudidu degujçuela curj alaan escribietan deusat vrtierj sivilljara.

alegra bidj, çure bioçz garbiorj: andrea çara eta bacarric. çeruetaco Jauna yçango da çure faborean. munsarasco eseorj ovato dago eta erriorj bere vay çeruco Jaunagaz eta vere andra naturaleagaz. olaoc bere gujadu bite ondo. edolaan vere yoen azpian egongo edo jauxico ez çara diruacati. çeuc yçango doçu vear dana çeuretaco eta besteaendaco vere. esforça bidy çure bioçz noble orj. obato lagunetan çaytuela munsarasco seme lealoc ençuten dot. esquerric asco devstet ene goraynçiac eman vjte eta alaan eta orayndo obato dagujela oneric aurrera guztioc. ese orj vear dogula adelantadu.

Bertsioa: Antonio Tovar, Enrique Ottee eta Koldo Mitxelena [ikus]

[1] bildurrarren: egileek bildurraren, r bakarraz, transkribatu dute, nahiz eta eskuizkribuan bi r ikus daitezkeen azken silaban.