Leizarragaren eskaintza (originala)

GVCIZCO ANDRE NOBLE Ioanna Albrete Naffarroaco Reguina Bearnoco Andre guehién &c, denari, bere cerbitzari gucizco chipiac eta gucizco obedientac, Ioannes Leiçarraga Berascoizcoac, Iesus Christen gratiá eta baquea desiratzen.

ANDREA, ceren ni çure eçagun gabea beçala naicelaric, Testamentu berriaren heuscarazco translatione hunen çure Maiestateari dedicatzera ausartu içan naicen, mereci onez arintassunez accusa ahal neinde, baldin neure ausartgoa hunez cerbait excusa bereren eman ezpaneça.

Bada, niri haur eraguin draudaten anhitz berce raçoinen artean içan dirade, çure humanitate handi gende prestu guciéz laudatua, eta Iaincoazco çure zelo handia.

Çure humanitateaz den becembatean, ene manerá halaco bacen-ere, non ezpaitzuen irudiric-ere çure humanitatea seculan enegana hel ahal leitela, guciagatic-ere anhitz aldez hura valiatu içan çait, eta principalqui, çure maiestatearen placera hala içanic gage ordena lequidan, çure Bearnoco herrian entretenitu içan naicen becembatean: ecen halaz eman içan çait, ithoa beçala azpitic nenducaten gogo-arranguretaric, eta orhoitzeac-ere buruco biloa latz eraciten drautan captiuitatezco suiectionetic ilkiteco occasione eta moien.

Eta çure zelo Iaincoazcoaz den becembatean, harc du engendratu çu baithara gende prestuén bihotzetan halaco reuerentiabat, non are çure eçagutzea eztutenec-ere ecin asco mirets baiteçaquete çure verthutea, çuri çucen onez emaiten çaizquiçun laudorioacgatic ceren hain affectionatu eracusten çaren Iaincoaren templeco gauça gaizquituén dreçatzen, eta ceren harc, quasi deseguin eta arrasatu içanic, orain çure moienez reedificatzen delaric, recrubatu baitarama bere leheneco edertassun Apostoluén demborán ohi çuena.

Hunetacotzat exemplutan frangoqui allega ahal deçaquet çure Bearnoco herria: hura behin berce erran ahal daitenic batre beçain Iaincoaren hitzaren recebitzera behatu gaitzetaco eta rebel eracutsi içanic. guciagatic-ere, Iaincoa çure zeloaz, çuhurtziaz eta gogo-handitassunaz cerbitzatu içanic halacara mansotu eta ematu içan da, non egungo egunean Bearno gucian Iaincoaren hitza paisiblequi eta edificatione handitan predicatzen baita, baieta disciplina ecclesiasticoa eguiazqui eta bide beçala obseruatzen.

Baina cer? etzait niri eman çure laudorién aippatzez hain aitzina auançatzea, hetango claretatea neure minçatzeco insufficientiaz ilhun ezteçadançat. Baina hunetan gelditzen naicela-ere, sporçu dut ecen, ahal liratequeen vorondateric çucenenez eta hobenez-ere gaizqui minçatzeaz berce officioric eguiten eztuten batzuetaric, ia erran içan denac-ere defenda ahal neçaquela. Ecen ahal datequea ene conditionezco bachotassunic ezpa hunelaco berce gauçaric batre, ni hain obra saindu baten, bere zelo eta affectione sainduagatic mundu gucietan hambat laudorio emaiten çayon Reguina bati dedicatzetic guibeleratzeco nuenic?

Eta baldin edoceinec replicatu nahi balu eta erran, ecen eguin içan dena, nic baino hobequi berce batec eguin vkan luqueela: hunetan, applica ahal deçaquet neure defensionetan Pædaretus deitzen cen Sparta hirico batec egun batez erran vkan çuena: çacussanean ecen hirico hirur-ehun magistratuetaric bat içatera, etzela hura elegitu içan biltzarretic alegueraqui bere etcherat itzuli içan cen, cioela, ecen atseguin handia luela ceren hirur-ehun guiçon hura baino prestuagoric hirian eriden içan ciraden.

Segur nic-ere erran ahal deçaquet ecen milla eriden içan balirade-ere, ni arindu nenduqueitenic pena hunetaric (cein içan baita nehorc lehen vicitic estima ahal liçaqueen baino handiago) nic vkan nuqueela hambat atseguin nola vkan baitut atsecabe ceren niçaz berceric hatse baten eguitera auançatu içan ezten.

Huneçaz testimoniage ekar ahal dieçaquedé principalqui cargu hunen hartzera incitatu vkan nautenéc. Eta dena den beçala erran deçadançat, Çure verthute handiac, Andreá, eta principalqui nic orain aippatu ditudanac, bayeta orduan çure Loctenent general-Agramondeco Iaunaren ezhortatione handiac, eta Belçunceco eta Meharineco Iaunén eta cembeit berce ene adisquideren sollicitatze ardurazcoac, ene goga eraciteco asco eta sobera içanagatic: hala-ere consideratzen nuenean, nola gure demborán-ere anhitz personage iaquinsuric Testamentu berriaren translationean emplegatu içan den, hambat Latinez, Francesez, nola anhitz berce lengoage abratsez eta praticatuz: eta guero nola Translataçale beréc eta hayen ondoan bercéc anhitz gauçatan, bay sensuan bay lengoagean cer erran eriden vkan dutén: eta ikussiric ecen halacoequin comparatzera ez-deus baino ezdeusago nincela, eta neure buruäri quasi gogo nahiaz eta probetchu eguiteco desiraz berceric eznacussolaric, eta nic hala vorondate vkanagatic, beldurrez gauçá ez ledin moldez burutan ilki: carguären hartzera bathiric ecin naidiqueen, eta guti falta cedin non ezpainendin choil guibelera, nacussanean hambatez ene entrepresa handiago, cembatez nic scribatu dudan lengoage motá baita, sterilenetaric eta diuersenetaric: eta oraino, translationetan behinçat, usatu gabea.

Alabaina segur içanez ecen Heuscaldunac berce natione gucién artean ezgarela hain bassa, non gure lengoagez ecin eçagut eta lauda deçagun gure Iainco Iauna: eta ikussiric ecen occasionea presentatzen cela, bayeta sperançaz ecen ni baino sufficientagoric-ere içanen cela obrán escu eduquiren luenic (nola eriden-ere içan baita Bearnoco synodoaren ordenançaz lan eguina visitatu eta coneritu behar içan denean) azquenean, Iaincoaz landán, çure anhitz verthuterequilaco authoritate handian sporçu harturic, gogo eguin neçan, neure ahal guciaren eguitera, eta Iaincoac eman placer vkan drautan guciaren vorondate onez haren Eliçaren edificationetan emplegatzera.

Baina are guehienic bihotz eman vkan cerautana cen nic nuen sperançá, ecen moien hunez Iaincoaren hitz purac vkanen luela sartze eta auançamendu Heuscal-herrian: eta hunetacotzat çu Andreá, hunez cerbitzaturen cinadela trompettabaten ançora, ceinez Iaincoac deitzen baitzaitu hala çure Naffarroaco resuman-ere Satani guerla eguitera, nola eguin eta eguiten-ere baitraucaçu çure dominationeco berce leku gucietan.

Goiticora, nic obra hunetan eçarri vkan dudan diligentiaz eta penaz bayeta hunetaric ethor ahal daitequeen emendioaz den becembatean, bercéc iugeaturen duté. Haur bay erranen dut, ecen bethi orhoitic nola Iaincoaren manu expressa den haren hitzari deus edequi eztaquion ez eratchequi: hala eguin ahal dudan fidelquiena eguin vkan dudala.

Hunen, gainean çure maiestateari supplicamenduz nagoca, dena onetacotz othoi recebitu nahi duçun, obraren handitassunera eta dignitatera behatzenago duçularic ecen ez Translataçalearen imperfectionetara eta chipitassunera.

Hambatequin Iaincoari othoitz eguiten draucat, Andreá, nahi çaituen othoi bere Spiritu sainduaz bethi illuminatzen çaituelaric, çure dohain-onetaco haour Iaun Andrequin batean, bere gloriaren auançamendutan eta çure suietten edificationetan luçaqui conseruatu.

Rochellan Agorrilaren 22, 1 5 7 1.