Lexiko jakingarria

abataturik adb. lur jota.
Eta kausa honegatik gelditzen da abataturik.

diru iz.
-ren diruan
-ren kontura.
Suplikatzen natzaizu aktore pare bat nahi didazún xerkatu neure diharuan.

esportzatu da/du ad. animatu.
Esportza bedi zure bihotz noble hori.

faxeria iz. eragozpena.
Faxeria gabe jinaraz badiezadazu neure asea.

gomuta izan da ad. [-ren] -z gogoratu.
Horko elizaren ere gomuta izango gara.

hatse bat egin hasi.
Zeren nizaz bertzerik hatse baten egitera abantzatu izan ez den.

igorri dio ad. idatziz edo norbaiten bidez jakinarazi.
Adiskide batek igorri dit Errege Frantziakoak eman duela bataila espainolen kontra.

kontsent adj. konplizea.
Bortz traizioan kontsentak.

lepatrapu iz. lepoko oihala.
Lepatrapu galant hori.

maistru iz. kapitainaren ondotik, itsasontzien diru-kontuak gobernatzen zituen gizona.
Isilik daramatzate maistruok, hirurehun bana.

propos iz. hizketa, solasa.
Egin ezazu gure proposean ordena dén.

publikatu du ad. ezagutzera eman.
Zeren ledin publika mundu guzietara bertze lengoaiak bezala hain eskribatzeko on dela.

urkagai adb. urkara kondenatuta.
Urkagai dute hango bortz traizioan kontsentak.

zauri izan da ad. zaurituta egon.
Adiskide batek igorri dit Errege zauri dela.