Materraren eskaintza (originala)

Beltran de Echaus Baionaco ipizpicu, erregueren conseillari eta lehenbicico erremosinariari, Fray Esteve Materra San Franciscoren ordenaco fraideric chipiena, ontassun eta ossasuna.

Iauna, iragan den demboraco iendeac hain ciren arduratsu eta axolduri bere haurren gainean, eta hain ceducaten contu handia norc berei ongui eracusteaz eta aztura onen emaiteaz, non iduritcen bait-ceien, behin ongui haciz guero, on eta prestu baicen ecin ciratequeiela. Halatan Hyppodamus ceritçan filosofo batec erraiten ohi çuen herri ongui ordenatu baten cimenduric principalena haurren ongui haztea eta khidatcea cela. Eta eguiazqui arraçoina ceducan, ceren haurtassuneco aztura eta usantça hain da borthitz eta botheretsu, non erraiten bai-tu Platonec-ere, nola irakatsia bai-tate bat-bedera bere haurtassunean, hala bicico-ere dela bertce gaiñeraco demboran. Eta nola lehenagoco filosofo hec eguiazco Iaincoaren eçagutçaric etçutenac bait-ciren, erraiten çutenean haurrei hastetic ongui eracutsi behar ceiela, et-çuten aditcen ongui eracuste hura Iaincoaren cerbitçatceco eta arimen salbatceco behar cela, baiña aditcen çuten hura guztia munduco arauaz iendartean prestuqui eta ohorez bicitceco premiazco gauça cela. Baiña guc (nola guiristino eguiazco fedeaz arguituac baicara) eztugu munduco prestutasunaz eta iendarteco tratuaz hambat contu eguiten nola eguiazco Iaincoaz eta haren fedeaz, legueaz eta beldurtasunaz. Eta halatan, erraiten dugunean haurrei haurretic eracutsi behar çaiela ongui, aditcen da eracutsi behar çaiela nola eta cer moldez behar duten Iaincoa onhetsi, cerbitçatu eta, haren manamenduac complituric, bere salbamendua ardietsi. Eta haur dela uste dut guiristinotasuneco pontu principalenetaric bat, edo principalena, ceren (Espiritu Sainduac dioen beçala) nor nola gobernatcen bai-ta gaztean, hala comunzqui eguiten ohi da çahartcean ere: orduan hartcen duen bidea eduquitcen ohi du guero-ere; hari itchetquitcen çaica, gutitan handic higuitcen edo aldaratcen da.

Bada, iauna, ikhussiric cein gauça beharra eta premiazcoa den haurrei haste on baten emaitea eta doctrinaren eracustea, eta hartan çure ipizpicutasun hunetan anhitz eliça-guiçoni trabaillatcen eta nekhatcen dela, iduritu çait hei heltceco eta laguntceco on dela hitcez erraiten dena liburuan esquiribuz edireitea, han iracurtcen dela, nabusiaii eta discipulua-ere hambat pena eta trabailla ez-titecin. Eta hartaracotçat deliberatu dut liburucho hunen eguitera.

Ordea, iendartera ilkhitcecotz, çure icenaren eta itçalaren azpian behar du ilkhi, ceren halatan içanen da etsaietaric ongui beguiratua. Eta arraçoiñaren eta çucenaren arauaz-ere ene euscarac bere lehenbicico agurra eta eçagutça çuri eguin behar cerautçun, ceren nic hitzcuntça hunetan daquidan guztia çuri çor bai-terautçut: çure errana gatic, çuc esporçaturic, bihotz emanic, eta are egoiteco lekhua-ere çuc cerorrec Saraco herria seiñalaturic, daquidana han ikhassi bai-tut. Eta hala, baldin ene enseiu hunec ohoreric edo laudorioric batere mereci ba-du, çuri dagotçu guehiena eta principalena, ceren çu içan bait-çara hunen cimendua eta ithur-burua. Lagun çaquitça beraz, errecibi eçaçu beguitarte onez, deffenda eçaçu, fabora eçaçu, ceren esperança dut halatan ongui ethorria içanen dela, imbidiosec kalte guti eguinen diotela, eta are hec guztiac garaituric, nic esperança dudan beçala, ontassun handi-bat, guztiz-ere iende xehearen artean, eguinen duela. Bitartean, obligatu naicen beçala, eguinen diot Iaincoari othoitz diçula çeure desira onen complimendua, eta bere Eliçaren aitcinamendutan anhitz urthez bicitceco indar eta garacia.

Çure cerbitçariric chipiena,
Fr. Esteve Materra.