Subjuntibo trinkoa

Subjuntibo zahar hau indikatiboko adizkien gainean eratzen da, -(e)LA nahiz -(e)N atzizkia gehituta.

Azentu marka ipini diegu ohiko indikatibotik bereizteko.

DAGÍTELA

Eta oraindo hobeto dagitéla honerik aurrera guztiok.
[eta oraindo hobeto egin dezatela honerik aurrera guztiok]

DÉN

Ez naiz beldur ez dén hala.
[Ez naiz beldur hala izan ez dadin]

Egin ezazu gure proposean ordena dén.
[Egin ezazu gure proposean ordena izan dadin]

DIZÚLA

Jaunak dizúla egun on.
[Jaunak eman diezazula egun on(a)]

DIZÚN

Obligatu garén guziak Jainkoari otoitz egitera dizún mundu honetan prosperoki bizia.
[…otoitz egitera eman diezazun mundu honetan prosperoki bizia]

DUTÉLA

Ene borondatea da hogeita hamar edo berrogei mila marabedi errenta dutéla fraide bekatariok.
[…hogeita hamar edo berrogei mila marabedi errenta izan dezatela fraide bekatariok]

DUZÚN

Zure Maiestateari suplikamenduz nagoka dena onetakotz, otoi, errezibitu nahi duzún.
[…dena onetakotz errezibitu nahi izan dezazun]

GARÉN

Obligatu garén guziak Jainkoari otoitz egitera dizún mundu honetan prosperoki bizia.
[Obligatuak izan gaitezen guziak Jainkoari otoitz egitera]

ZAITUÉN

Jainkoari otoitz egiten diot, Andrea, nahi zaituén luzeki kontserbatu.
[…nahi izan zaitzan kontserbatu]