Zer da scribuz?

Ceren (…) bascoec bercec beçala duten bere lengoagian scribuz cerbait doctrina eta plazer harceco solaz eguiteco cantatzeco eta denbora igaraiteco materia…

 

Webgune honen helburua da ikastea gure lehengo euskal idazleetatik, klasikoak deritzegun horiengandik. Horretarako, hona aldatuko ditugu aurreko mendeetan idatzi ziren hainbat testu, batez ere prosazkoak inoiz, baita bertsokoak ere, haietatik ateratzeko euskarari baliagarri dakizkiokeen baliabideak, zeinak maiz dauzkagun ahaztuak eta are estigmatizatuak.

Izan ere, badugu zer ikasi klasikoengandik, haiek erabilitako hizkuntzatik eta prosatik. Maiz, ordea, jorratu zituzten gaiak irentsiezinak zaizkigu gaurko euskaldunoi (erlijioa eta), eta horrek hastandu ohi gaitu haietatik. Horrez gain, haien euskalkia oztopoa izaten da askotan batuaz alfabetatuontzat. Hori dela eta, hautaketa egingo dugu, eta irakurlearen esku jarriko interesgarrien iruditzen zaizkigun testuak. Bestalde, euskara batura moldatuko ditugu, edonork irakur ahal izan ditzan, behar den laguntza ematen delarik ulermena errazteko.

Testu bakakoitzarekin, irakurtzeko giltzak emango ditugu: berezitasun lexiko eta sintaktikoak, eta bestelako kontu linguistiko aipagarriak.

Hitz gaitzen kasuan, “definizio-burbuilak” erabiliko ditugu. Hala, koloreztatutako hitz baten gainean sagua edo atzamarra pasatzean, irakurleak ikusi ahalko du haren definizioa. Egin aproba gorago berdez nabarmendutako hitzarekin.